herritartasuna

¿ES POSIBLE CAMBIAR EL MUNDO?


IKASGELA HEGALARIA
Sinopsia
Jonathan 12 urteko mutikoa sei barnetegitatik bota dute eta Lepzigko San Tomas da bere azken aukera. Barnetegia oso ezaguna da, bertako abesbatzagatik. Gelakideak lagun izango ditu, eta beren gordelekua erakutsiko diote: baztertutako tren bagoi zahar bat. Laster Bob ezagutuko dute; pertsona bitxia eta bagoi zaharraren jabea dela aitortuko duena. Antzezlan baten gidoia ere bilatzen dute (Ikasgela Hegalaria izenekoa) eta Eguberritako eskolako festan antzeztea erabakitzen dute. Horretarako musika eta letra berriak asmatzen dihardute. Estimu handian duten Justus irakasleari ez zaio ideia ona irudituko, inork ez badaki ere Justus, Bob eta antzerkiaren artean espero baino lotura estuagoa baitago.

Zelan bukatzen da istorioa?
  • Nik uste dut Jonatanen aita ateratzen dela eta Mona eta Jonatan nobioak izango direla.
 (Jon Ander)
  • Azkenean Jonathan ezkontzen da beste taldeko neskarekin eta arazo asko dituzte ze Jonathan talde batekoa da eta neska beste taldekoa da. Orduan, Jonathanek bere lagunei eskatzen die ez haserretzeko neskarekin ezkontzeagatik eta lagunek baietz esaten dute. Txakurra oso ondo zegoen pertsona horrekin eta Jonathanek eramaten du txakurra baina esaten dio"etorriko gara bisitatzera larunbata guztietan. Bost ume edukitzen dute eta etxe batera joaten dira elkar bizitzera. (Unai).
  • Nik uste dut azkenean neska mutilen taldera joango dela eta ere uste dut mutilarekin ezkonduko dela. (Andoni)
  • ...
  • ...