Gaur Mariasun Landa ikustera joan gara.
Oinez joan gara, eta Bidebarrieta liburutegira ailegatu gara.
Hantxe bertan sartu gara eta itxoiten egon gara. Bitartean galdera batzuk banatu ditugu, gero Mariasun Landari egiteko.
Igo gara eskaileretatik egongela handi batera, eta jesarri gara.
Bapatean Mariasun Landa ikusi dugu; gure ustez oso emakume alaia eta ona da, oso ondo erantzun ditu gure galderak eta azaldu digu zergatik egin zuen ‘Galtzerdi suizida’ liburua.
Baina gauzarik bitxiena da ezagutu dugula ‘Augusto galtzerdia’!, eta beltza zen, ipuina berak esaten duen bezalaxe.
Zein egun ona! Oso ondo pasatu dugu!
Altea 5.Dko ikaslea