Mostrando entradas con la etiqueta mundua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mundua. Mostrar todas las entradas

2011/11/01

7.000.000.000 !

Piotr izena du munduko 7.000.000.000. biztanleak eta Kaliningraden (Errusia) jaio da, edo Danica May Camacho da, Filipinetakoa, edo agian Nagis da, Utter Pradeshen bart jaiotakoa. Izendatzen duen erakundearen arabera, 7.000.000.000. biztanlea han edo hemen jaio da, baina errealitatea bat da: Munduan inoiz baino biztanle gehiago dago, 7.000.000.000tik gora.

Nazio Batuen Biztanleria Funtsak Kaliningrad aukeratu zuen 7.000.000.000. biztanlea jasotzeko hiri gisa. Erakundeak urriaren 31ean hiri horretan jaiotzen zen lehenengo haurrari 7.000.000.000. biztanlearen agiria ematea erabaki zuen.

1999an, Nazio Batuen Erakundeak Sarajevo hautatu zuen 6.000.000.000. biztanlea jasotzeko. Kasu horretan, agiriaz gain, haurraren gurasoek etxebizitza eskuratu zuten NBEren eskutik.


2011/05/17

Bidaiariak

Istorio batzuk kontatuko dizkizuegu...Haiek dira gure lagunak edo senitartekoak, eta oso urrun joan dira edo oso urrunetik etorri dira lana bilatzera, familia ikustera, mundua ezagutzera....