2011/05/28

HAUTESKUNDEAK ESKOLAN ERE BAI! Entzun eta ikusi proposamenak!

Gure alkateak:
 Xiana , Xabier, Mikek, Andoni, Alex, Julen, Jon, Maialen, Altea...hasteko
                                               Xiana

Xabier


Maialen

Julen

Jon
Andoni

Altea
 
Alex

sukargazkiak

Espero zenutena..  .

2011/05/25

BIDAIARIAK kapitulo gehiago!!

Julia Madrazo gurekin eskolan

Gaur, Julia Madrazo eskolara etorri da: Julia Madrazok Udaletxean egiten du lan eta Ezker Batuan dago, eta eskolara etorri da, Udaletxeko gauzak edo Gobernukoak nola doazen azaltzeko.

Oso ondo pasatu dugu berarekin, bikain azaldu digulako, argazkiekin eta guzti.
Lehenengo, Udaletxea nola doan azaldu digu eta zer egin nahi duten; gero, nola zegoen Bilbo orain dela urte asko eta geroago ze aldaketak egin zituzten.
Hori eta gero, galdera asko eta asko egin ditugu guk jakiteko.
Mutil batek galdera oso zailak egin ditu berak erantzuteko.
Gustura egon gara berari entzuten eta entzuten politikariei buruz.
Eta hori izan da guztia.
Muxu handiak Izartxolarientzako.
Hegoa 5.C

2011/05/23

BERTSOJAIA!!!!!!


Gaur Xabier Enbeita, gure bertsolaria, mikrofonoarekin eta Aitor Rubio bere gitarrarekin eskolara etorri dira eta liburutegian egon gara kanta eta kanta. Oso gustura egon gara!!!

2011/05/17

berriro ere gogoratzen dizuet!

ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more

Bidaiariak

Istorio batzuk kontatuko dizkizuegu...Haiek dira gure lagunak edo senitartekoak, eta oso urrun joan dira edo oso urrunetik etorri dira lana bilatzera, familia ikustera, mundua ezagutzera....

ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more
Gaur Mariasun Landa ikustera joan gara. 
Oinez joan gara, eta Bidebarrieta liburutegira ailegatu gara.
Hantxe bertan sartu gara eta itxoiten egon gara. Bitartean galdera batzuk banatu ditugu, gero Mariasun Landari egiteko.
Igo gara eskaileretatik egongela handi batera, eta jesarri gara.
Bapatean Mariasun Landa ikusi dugu; gure ustez oso emakume alaia eta ona da, oso ondo erantzun ditu gure galderak eta azaldu digu zergatik egin zuen ‘Galtzerdi suizida’ liburua.
Baina gauzarik bitxiena da ezagutu dugula ‘Augusto galtzerdia’!, eta beltza zen, ipuina berak esaten duen bezalaxe.
Zein egun ona! Oso ondo pasatu dugu!
Altea 5.Dko ikaslea


2011/05/09

hau da konparazioak zer diren ikasteko egin dugun olerkia....olerkari trebeak gara!






Batzuetan....
argi izpirik gabeko eguzkia sentitzen naiz...
jolasik gabeko PSP bat bezala sentitzen naiz...

orratzik gabeko erlojua bezala sentitzen naiz...

arkatzik eta margorik gabeko estutxea bezala sentitzen naiz...



paper batean arkatzik gabe idazten ariko banintz bezala sentitzen naiz...
Wifi gabeko ordenagailu bat sentitzen naiz...
jenderik gabeko etxe bat bezala sentitzen naiz...




Arrautzik gabeko oiloa bezala sentitzen naiz...
enborrik gabeko zuhaitza bezala sentitzen naiz...
irlarik gabeko artxipielagoa bezala sentitzen naiz...
arratoirik gabeko ordenagailua bezala sentitzen naiz...

argi izpirik gabeko eguzkia bezala sentitzen naiz...

gurpilik gabeko patina bezala sentitzen naiz...
libururik gabeko armairu txikia sentitzen naiz...
urik gabeko ibaia bezala sentitzen naiz...


punta gabeko arkatza bezala sentitzen naiz....
mendirik gabe mendira igotzen bezala sentitzen naiz...
esnerik gabeko tetrabrika sentitzen naiz...
urik gabeko botila bezala sentitzen naiz....

hitzik gabeko orri zuri bat bezala sentitzen naiz...

2011/05/08

Sukarrietan bertsorrapeatzen!

        Bertso rap

Hona Sukarrietara
gatoz ikastera
ta hemen lagun berri
asko egitera
denbora dugunean
tope jolastera
guk hitzegingo dugu
denekin euskeraz.

letra eta musika: 5.mailako ikasleak, gure bertsolaria, Xabierren laguntzarekin


 

bai ondo!!!!

2011/05/03

JOLASTEN!!



JOLASTEN!
Guk bi hitzetan azalduko dizuegu nola pasatu dugun jolasten: OSO ONDO!!!
Futbolinetan, sokasaltoan, bolotan ....hain ondo pasatu dugu errepikatu nahi dugula!
Guretzat beste jolas bat izan da hauxe: Gauez isil-isilean altxatu ginen eta batzuei aurpegiak margotu genizkien, je, je...