2011/06/15

GAUR GAUEAN EKLIPSEA!

Ezohiko ilargi-eklipse osoa ikusi ahal izango da gaur gauean Euskadin - EiTB Albisteak Gizartea


Gaur ilargi-eklipse osoa ikusi ahal izango da Euskadin, eguraldiak laguntzen badu. Hurrengo ilargi-eklipse osoa ez da emango 2015eko irailaren 28 arte.
National Geographic aldizkariaren arabera, azken hamarkadako eklipse luzeena (ordubete eta 40 minutu) izango da, eta ez da antzeko beste bat izango 2018 arte.
Ilargi-eklipsea tresna optikorik gabe ikusi daiteke. Ilargia zerumugatik aterako da 21:22 inguruan eta ordurako eklipsea hasita egongo da. Ilargiak gorrixka kolorea hartuko du. 23:02an amaituko da eklipsea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario